mercredi 20 octobre 2010

Politika: PSOE, Batasuna, Olariaga eta Zaldieroa

Gaur egungo panorama politikoa jarraitzeko ezinbestekoak zaizkit Berriako zintagileen txisteak. Batez ere Olariagarenak eta Zaldieroarenak; apartak dira. Anduren zutabearekin batera egunero-egunero irakurtzen ditut.

Horietako bi ekarriko ditut gaur hona. Lehena, Olariagarena; izan ere, EAJ eta PSOE-ren arteko akordioaren ondorioz (Gernikako Estatutuaren transferentzia ugariren truke egonkortasuna emango omen dio EAJk PSOEren gobernuari) PSE umezurtz eta noraezean geratu da.



Bigarrena, Zaldieroarena. Asteburu honetan El Pais-ek Arnaldo Otegiri egindako elkarrizketa irakurri nuenean txundituta gelditu nintzen. Ausardia eta maila handiko politikaria da Otegi, duda izpirik gabe. Bere tonuak eta argumentuek mami asko dute, eta dioenak ez badu Batasuna ETAren “lidergotza iraultzaile” tradizionaletik desmarkatzen… Argi asko hitz egin duela iruditzen zait. Horren irudiko PP, PSOE, juje, polizia, artikulista eta enparauen jarrera: hasi dira jada lege berriren bat inprobisatzen kondena gora kondena behera. Hauteskundeen gertutasunak eta parlamentuko aulkien beroak Lazaro ere altxarazi dezakeela, konpai!


Aucun commentaire:

Enregistrer un commentaire