lundi 25 octobre 2010

¡¿Cómo se reproducen los pájaros?!


Azkeneko pisuko zine-forumeko saioan 39 steps, Hitchcock-ena, ikusi dugu.
1935ean erritmoak ezberdinak zirela kontuan hartuta, ezbairik gabe pisukideen artean arrakasta nabarmena izan duen pelikula, nahiz eta amaiera emateko gidoilariak errazkerian erori direla iruditu batzuei, izugarrizko memoria baina buru gutxi duen pertsonaia horren bidez…

Osagaiak, bestalde, ezagunak dira: umore beltza, suspensea eta tentsioa uneoro. Askotan iruditzen zait zuzendari honek amesgaiztoetako estrukturak erabiltzen dituela pelikulen bizkarrezurra eraikitzeko: pertsonaiak beti arriskuan, beti ihesean arnasestuka, sorpresa ez hain atseginak bat bestearen atzetik…

Amaitzeko, galdera bat: ba al dakizue Hitchcock eszenaren batean ateratzen ote den?




Aucun commentaire:

Enregistrer un commentaire