Musika irakurtzen jakitea beharrezkoa iruditzen zait. Gurasoek silabak josiz u-so-a, va-ca eta as-to-a irakurtzen irakatsi ziguten bezala irakatsi beharko ligukete do-re-mi –ren edota sol maior eskalaren esanahia interpretatzen. Horrez gain, gurasoen eta hezkuntza sistemaren lehentasuna izan beharko litzateke hizkuntza hauek sakontasunez garatzea.
Estatu baten pobreziaren beste neurgailuetako bat ez ote den analfabetismo musikala…
P.d.: nahiz eta hala iruditu, ez daukat zerikusirik goiza El Diario Vasco-ren webguneko albisteetan iritziak publikatzen pasatzen duten jubilatu aspertuekin.
Aucun commentaire:
Enregistrer un commentaire