Lagun baten esanetan, senar-emazteen urterik onenak lehenengo biak eta azkeneko biak izan ohi dira.
Ezkontzaren sakramentuak luze irauten duenetan, lehenengo bi urteak zoriontasunarenak baitira, eta azken biak betiko partitzeak, bizitza osoa partekatu izanak eta sufrimenduak sortutako lotura estuarenak.
Konpromisoa labur izaten denetan, ordea, lehenengo biak eta azkeneko biak berberak direlako.
Aucun commentaire:
Enregistrer un commentaire