samedi 23 octobre 2010

Ez al duzue inoiz pentsatu…?


Madoff bezalako pertsonek euren identitatea aldatzeko, ezkutatzeko eta ezabatzeko duten ahalmenean? Hau da, zerk ziurta liezaguke kartzelan Madoff-en izenean usteltzen ari den hori Madoff bera izatea?
Eta, bestalde, konpainia handien izenean aurpegia ematen duten horiek aktore hutsak balira? Itxura hutsa balira alegia, itzalean dagoen zuzendaritzaren erabakien arduradun eta, aldi berean, turko-buru?
Nortasun aldaketa eta konspirazioaren teoria oro zergaitik zait hain interesgarri?

Aucun commentaire:

Enregistrer un commentaire