dimanche 8 mai 2011

Y CON TODOS USTEDES....... ¡¡¡¡LOS MALIGNOS!!!!

¡Cementerio de animales!

VOYAGE AU BOUT DE L'ENFER

“Orein ehiztaria” edota frantsesera « Voyage au bout de l’enfer » itzuli zuten Michael Cimino-ren maisulana ikustetik nator. Hasieratik harrapatu nau, De Niro eta Christopher Walken (begirada hori) bilarreko makila eskuan « Can’t take the eyes off you » kantatzen ikusi ditudan unetik bertatik, edota bere kuadrila ama sartu berriari “I wanna hold you so much”, mozkortuta…
Vietnami buruz ikusi ditudan pelikuletatik onena iruditzen zait. Oso zaila dena transmititzen du: gerrara joandako gazte horien barruan puskatu zena, balarik gabeko pistolari tiro egitean entzuten den « klik » horren soinu berberarekin euren bihotzean betirako hautsi zena, adieraztea.
Aktoreen lana izugarria da, eszena ahaztezinak daude, musika ere chapeau eta, buffff, amaierarekin oraindik dardarka nago.

dimanche 1 mai 2011