Noiz galdu genuen iparra?
Noiz pasa ginen berbenako lehen lerroan izerditan kantatu
eta dantzatzetik bestaldera, txoznetara, basoa eskuan eta ukalondoa barran
izatera? Noiztik iruditzen zaizkit gazteegiak Eroski sarreran likorez eta
vodkaz betetako botilekin ikusten ditudan horiek? Noiz bihurtu ziren Sarri, sarri edota Aprieta el gatillo, askatasun eta errebeldia kantu apartak, iganderoko
mezako errepika aspergarri? Nolatan
makurtzen ote gara gu ere bizitzaren lege
aldaezin horietara “kale eta taberna guztiak ume mukizuz beteak zeudek”
erako esaldiekin? Eta, batez ere, noiztik eta zergatik dira hain zurrun, atzeraezin, kristau, garrantzitsu, kontserbadore eta serioak
bikoteen arteko erlazioak?
Aucun commentaire:
Enregistrer un commentaire