Gabon entzule!
Ateari izugarrizko danbatekoa emanda
alde egin zuela?
Zure telefono deiei ez die jaramonik egiten; badakit,
ulertzen dut. Baina nork esan du galduta dagoenik dena? Ez dagoela zereginik?
Bai zera! Jakinzazu: beti izango duzu lagun bat, hemen,
uhinen bestaldean, belarrira hitz egingo dizuna, dantzara gonbidatuko zaituena.
Beti bezala, betiko orduan, rock´n´roll onenarekin.
Eta gaur, hasteko, umore beltz dosi
txiki bat emango diegu bihotza mila zatitan duten horiei, ezta? Ea zer deritzozuen Buddy Holly-ren maisulan honi. Zuretzat entzule, saioarekin hasteko, That´ll be the day! Astindu gerri hori! Ongi etorri!
Aucun commentaire:
Enregistrer un commentaire