Gabon
entzule!
Nork ez du oroitzen umeetako uda
garai hura? Bueltatzeko ordua iristen zeneko momentua, adibidez. Hori izaten
zen gogorrena: nebarrebekin gurasoek topera kargatu zuten autoaren atzealdean
sartzen zinenean eta aitak autoa arrankatzen zuenean. Baina gogoratzen, eserlekuan
belauniko jarrita atzera begiratzen zenuenean, udalagun guztiak autoaren
atzetik agur esaten nola egiten zuten korri eta garrasi, aitak abiadura
azkartzea beste erremediorik ez zuen arte?
Bai, bai, bai! Hemen nauzu gaur ere,
uhinen bestaldean, studioan, bakarrik; belarrira hitz egingo dizun hori naiz,
dantzara gonbidatuko zaituena. Beti bezala, betiko orduan, rock´n´roll
onenarekin.
Asmatuko zenuen agian: hondartzako
mutil horiek, The Beach Boys-ek, zabalduko dute gaurko saioa: zuretzat,
entzule, zuzen-zuzenean, All summer long!
Ongi etorri!
Aucun commentaire:
Enregistrer un commentaire