Igor Kostin-en Txernobili buruzko testigantza paregabea irakurtzeko parada izan zuen atzo arratsaldean: CHERNÓBIL, CONFESIONES DE UN REPORTERO.
Beranduxeago, kuadrilarekin asteroko futbol eta garagardo dosia hartzera joan zenean, izugarri kostatu zitzaion zerbeza eztarrian behera bultzatzea. Trago bakoitzean alkoholak tiroidea urratzen zionaren sentsazio jasanezina zuen.
Zorionez, Etxeberriako komun klaustrofobikoetan brastakoan botatako txahalak askatu zion eztarriko korapiloa.
Aucun commentaire:
Enregistrer un commentaire