mardi 26 avril 2011

INCENDIES

 Trueba kanpoan itsatsitako kritikan irakurri dudan bezala, eszena ederrak ditu, beste edozein salatan ikus ezin daitezkeen modukoak: hasierakoa adibidez, militarrak umeei ilea mozten; edota hainbatetan aipatutako autobusarena (amabirjinaren argazkia fusiletan). Elkarrizketek ere bai, merezi dute. Oso ongi girotua iruditu zait bestalde, asmatu dute Ekialde Hurbileko lurraldeari izenik jarri gabe, eta hari ezberdinak ere ondo lotzen jakin dute.
Hala ere, amaierak ez ote duen kirrinka egiten… Matematikoegia eta zirkularregia iruditu zait filma, sinesgarritasunaren kaltetan, aurreko ekintza guztiak azkeneko kolpe hori emateko diseinatuta baleude bezala. Horregatik esango nuke ez dituela bost izarretatik bostak merezi; lau pasatxo bai, ordea.
P.d.: amaitutakoan, ohiko irudipena -zineko iluntasunetik beste mundu erabat ezberdin batera irtetearena (eguzkitsuagoa, seguruagoa, asaldamendurik gabea, bueltakoan mahai gainean bero zain neukan afariarena)- biderkatua sentitu dut.

Aucun commentaire:

Enregistrer un commentaire