samedi 14 juillet 2012
lundi 9 juillet 2012
BELAKO-REN “RETROFUTURISMOA” (Ostegun gau baten kronika, 2012/04/26)
Bi
kanta soilik entzun nizkien, Beautiful
world eta Haunted house. Bi kanta
edo burua aldez alde zeharkatu zidaten bi bala, gorputza goitik behera
astinarazi zidaten bi garrasi; redios, a zer nolako bi kanta!
Ostegun batez izan zen,
Bilbon. Afaltzen ematen zuten telebistarik gabeko tabernak hutsik zeuden gure
zorionerako, hiri osoa zerbeza eskuan eta Athletic-eko bufandekin UEFA-ko
finalerdiari begira baitzegoen.
Zer galdu zitzaien bada,
pentsatuko duzue, gu bezalako bi giputzi eta bi nafarrei futbolaren
Katedralaren hiriburuan? Ba Gaztea-ko maketa lehiaketa irabazteko inolako
aukerarik ez zuen talde bat animatzera joan ginen, Hotzikara usurbildarrak (flamenko ukitu nabarmenak dituen basurde-trash-porn-metal talde bat). Nola
klasifikatu ote ziren finalerako? Epaimahaiak aukeratuta, antza. Eurek ere,
Gaztearen irizpide estetikoen antipodetan dauden musikalari izerditsu eta gaztetxeroak izanik, ez zuten sinesten…
Hotzikararen
kontzertua ikusi, buelta bat eman eta tripa bete eta gero, beraz, epaia entzutera
itzuli ginen Bilbo Rock-era, Crónica de
una muerte anunciada haren aurrean gure lagunak kontsolatzeko asmotan. Eta Kristori,
Budari, Mahomari edota Steve Jobs-i eskerrak, epaimahaiaren ohiko txapa baina lehenago
iritsi ginen.
Sartzen ari nintzela atzeman
nuen lehen gauza baxua izan zen, sarkor, indartsu, bidea irekiz; ahotsa
jarraian, abestiari itxura emanez, melodia iradokiz, ingelesezko technology crash, our beatiful world, lapse of
time kateatuz. Bai, pixka bat izorratzen dit hala aitortzeak (inbidia zer
den!), baina sorginduta utzi ninduten kantaren hasierako hamar segundo horiek.
Eta hori hasiera besterik ez
zen! Bateria eta teklatuaren bat-bateko oldarrak liluratik esnarazi ninduen,
pentsatzeko denborarik batere utzi gabe. Joder, erritmo hori, teklatu hori: Ian
Curtis-en arima ote zen Nico-ren itxura zuen abeslariaren ezpainetatik iristen
zitzaidana?
Beautiful world zuen izena abestiak, eta ordura arte ez nuen entzuna. 80. hamarkadako oihartzunak zituen kanta zen, malenkoniatsua, post-punk erakoa, iluna, baina berritua eta gaurkotua era berean (horra hor Etxegoienek, ohiko sofistikazioarekin, aipatu “retrofuturismoa”), salto egitera, txalo egitera eta, finean, desmadrera bultzatzen zaituen kanta hipnotikoa.
Beautiful world zuen izena abestiak, eta ordura arte ez nuen entzuna. 80. hamarkadako oihartzunak zituen kanta zen, malenkoniatsua, post-punk erakoa, iluna, baina berritua eta gaurkotua era berean (horra hor Etxegoienek, ohiko sofistikazioarekin, aipatu “retrofuturismoa”), salto egitera, txalo egitera eta, finean, desmadrera bultzatzen zaituen kanta hipnotikoa.
Beautiful world
amaitzean, Mekara begira belauniko jarri edo aleluia-ka hastera deliberatu
ezinean nenbilela, bigarren kanta bati ekin zioten, gaueko azkenari, aurrez
aipatutako Haunted house-ri.
Exageratzen ari ote naiz kanta
hura gau ero gogoangarri batean ezagututako neskatxa hura berriro ikusi, berriz
heldu, berriz musukatu, eta lehenengo gaueko sentsazio onak biderkatzen direla
sentitzea bezala izan zela esaten badut?
Haunted house Bilbo
Rock-eko katakonbetan jarritako bonba bat izan zen, kexaz eta amorruz beteriko
garrasi bat, mindutako tell me where
you´ve been lelopean kamiseta tarratatzeko gogoz uzten zaituen atzaparkada
basati bat. Nico-ren oihu urratuekin, mugimendu eta dantza psikodelikoekin, mugarik
gabekoa zirudien energiarekin, amaitutako crescendo
izugarri bat. Uauufff!!!
Eta ni, bitartean, demaseko
erakustaldi horren aurrean ezin sinetsirik eta saltoka, jota flipatuta, zoratuta,
aspaldi ez bezala. Talde indartsu eta gazte bat ezagutzeko aukera izateaz
zorioneko.
mardi 26 juin 2012
LAU BEGIRADA KANTA BERBERARI: ALL OF ME
Oraingoan Geral Marks eta Symour Simons-ek 1931an konposatutako "All of me" ekarri dut, lau talde edo kantari ezberdinen ahotsetan: Billie Holiday, The Blue Diamonds, NOFX eta, azkenik, kanta hau ezagutarazi zidan Woody Allenen "Sweet and Lowdown" pelikulako soinu-bandan.
All of me
Why not take all of me
Can't you see
I'm no good without you
Take my lips
I want to loose them
Take my arms
I'll never use them
Your good-bye
Left me with eyes that cry
How can I
Go on dear without you
You took the part
That once was my heart
So why not take
All of me?
All of me
Why not take all of me
Can't you see
I'm no good without you
Take my lips
I want to loose them
Take my arms
I'll never use them
Your good-bye
Left me with eyes that cry
How can I
Go on dear without you
You took the best
So why not take the rest
Baby, take all of me
samedi 23 juin 2012
LES ANNÉES SPOUTNIK (Baru)
Les années Spoutnik –ek Baru komikigile frantsesaren (Hervé Baruléa benetako
izenez, 1947) lau lan biltzen ditu: Le
penalty (1999), C’est moi le chef
(2000), Bip, bip! (2002), eta Bonconards Têtes-de-lard! (2002). Lorraine
inguruko langile herri batean bizi den 10 urteko Igor-en abenturak ditu ardatz.
1957an dago kokatua, eta nabari da Baru bere saltsan dagoela: inmigranteen
bizitza nolakoa zen kontatzen digu, langile herrietako giroa eta garaiko
haurtzaroa (futbol partidak, kuadrilen arteko borrokak, gezi eta arkuekin
indiotara jolastuz egindako gerrak, mendian gora eta beherako ibilerak, patioko
abenturak…).
Ez zaio bizitasunik eta umorerik falta, eta lau komiki
nahikoak zaizkio langile belaunaldi oso baten heziketa sentimentala
zirriborratzeko, langileen greba eta poliziaren kontrako borrokak eta guzti! De Gaulle-en, partidu komunista indartsu baten, langile
italiarren, Algeriako independentzia gerraren… Frantzia zen hura.
Harrigarriena eta txalogarriena ume baten begirada eta lagunen
arteko hizkuntza azaltzeko Baruk erakutsi duen gaitasuna da. Berrogeita hamar
urte atzerako Frantziara bidaiatzeko txartelik merkeen eta dibertigarriena da Les années Spoutnik hau, dudarik gabe!
jeudi 22 mars 2012
mardi 20 mars 2012
RAFAEL CHIRBES-EN LOS VIEJOS AMIGOS
Inoiz ezkonduko ez zirela esan eta koadrilan aldarera igotzen lehenak izan direnak;
60. hamarkadan E.T.A.-n militatu eta gaur egun eskuin muturrak txalotzen
dituenak; punk edo hippy izan eta udaltzain bukatu dutenak; edota Rafael
Chirbes-en Los viejos amigos nobelan
bezala, 70. hamarkada hasieran biolentziaren hautua egin zuen zelula komunista
bateko kideak izan eta gaur egun konstruktore, idazle frakasatu, publizitario,
irakasle, disko-etxe bateko promotore… direnak. Zelula disolbatu ondoren, ze
bidetatik eraman du bakoitza bizitzak? Ze puntura arte mantendu du koherentzia
bakoitzak?
Iraultza helburu zuten kamaradak izatetik, lagun eta etsai zahar izatera pasa diren taldekideak hogeita hamar urte beranduago Madrilgo restaurant baten mahai inguruan elkartzen dira, aspaldiko lagunak berriz ere ikusteko afari baten aitzakian. Non dira orain dela hogeita hamar urte elkar hain estu batu zituen maitasun-loturak?
Iraultza helburu zuten kamaradak izatetik, lagun eta etsai zahar izatera pasa diren taldekideak hogeita hamar urte beranduago Madrilgo restaurant baten mahai inguruan elkartzen dira, aspaldiko lagunak berriz ere ikusteko afari baten aitzakian. Non dira orain dela hogeita hamar urte elkar hain estu batu zituen maitasun-loturak?
Gaur egunari aurre egiteko, iraganaren zein bertsio asmatu du bakoitzak?
Norainokoa da izan ginenari egindako traizioa?
Pertsonaia bakoitzaren ahotik irakurtzeko aukera izango dugu bakoitzaren
ibilbidea, bakoitzaren herra eta ezinikusiak, bakoitzaren frustrazio eta desira
galduak.
Ez dago konplazentziarako astirik; nobela honek askoz ere gehiago du
suntsipenetik, hipokresiatik, traiziotik. Dena gainbehera datorrenaren
sentsazioa utzi dit. Ez dago esperantzarako zirrikiturik. Bizitza zer den…
P.d.: …eta post hau amaitzeko… Loquilloren kanta!
Cuando pienso en los viejos
amigos
Cuando pienso en los viejos amigos que se han ido
de mi vida, pactando con terribles mujeres
que alimentan su miedo y los cubren de hijos
para tenerlos cerca, controlados e inermes.
Cuando pienso en los viejos amigos que se fueron
al país de la muerte, sin viaje de vuelta,
sólo porque buscaron el placer en los cuerpos
y el olvido en las drogas que alivian la tristeza.
Cuando pienso en los viejos amigos que, en el fondo
del mar de la memoria, me ofrecieron un día
la extraña sensación de no sentirme solo
y la complicidad de una franca sonrisa…
Luis Alberto de Cuenca
JIRO TANIGUCHI: BARRIO LEJANO
Zenbat
aldiz entzun ote dut “Zer egingo ote nian nik orain dakidanarekin berriz ere 14
urte izango banizkik” galdera…
Ba
erantzun ederra eman dio Jiro Taniguchi-k Barri Lejano komikian.
Inscription à :
Articles (Atom)








