dimanche 21 octobre 2012

LOS BRINCOS: "ENCORE FAUDRAIT-IL" EDO "MEJOR"

Azken aldi honetan behin baino gehiagotan tokatu zait gaueko bederatzietatik aurrera, autoan bakarrik, etxera itzultzea.

Radio3 jarrita joan ohi naiz, "Flor de pasión" entzunez, izugarrizko programatzarra. Aurreko asteartean, Juan de Pablos-ek hil berri zaion arrebari eskaini zion saio osoa. Ez dut oso kursia izan nahi, baina bihotza puskatzeko moduko saioa izan zen. Ez da dudarik, abestiei xuxurlatzen dien esatari honek beste jarraitzaile leial bat irabazi du...

P.d.: bidenabar, Jonathan Richman and The Modern Lovers taldea deskubritu nuen ("Important in your life" erako kanten egilea, rock'n'roll-aren "kintaesentzia" biltzen duena, Juan de Pablos-en arabera), eta baita Los Brincos-en "Mejor" ere. Blog honen sen frankofiloari men eginez, "Mejor"-en bertsio frantsesa ekarri dut hona, "Encore faudrait-il". Bon appetit!


Aucun commentaire:

Enregistrer un commentaire