mercredi 2 mars 2011

GOMORRA

Ez dizuet inolaz ere Gomorra ikustea gomendatzen. Ez zait gustatu, ez zait batere gustatu. Pelikula ikusi bitartean eta bukatutakoan ere pentsatzen nuena: eta orain nork itzuliko dizkit pantaila aurrean pasatako bi ordu preziatu horiek? Uste dut, gainera, pentsamendu horrek, denbora galtzen zauden sentsazioak ematen duen amorru horrek hain zuzen, eragotzi zidala pelikularen erdian lokartzea. Gaztetxo batzuk, galtzontzillotan eta tiroka, ikusteko? Horretarako? Betiko traizio eta krudelkeriak, bost istorio paralelotan harikaltuta egotearen merituarekin, beste inolako sakontasun edo kontatzeko abileziarik gabe jasateko? Pornografia hutsa irensteko soilik?

Ba ez, ez, ez eta ez. Etzazue ikusi. Inolaz ere ez. Ezta okurritu ere.


Aucun commentaire:

Enregistrer un commentaire