vendredi 18 février 2011

1914-1918: C'ETAIT LA GUERRE DES TRANCHEES, Jacques Tardi

 

Urte hauetan zer edo zer ikasi baldin badut, gerrek teknologia berriei eta ikerkuntzari izugarrizko bultzada eman izan diotela da. Material berriak, aurrez ezagutu gabeko teknikak, energia mota berriak eta helburu argi bakarra: aurkariaren eliminazioa, triskantza eta sarraskia.

“Ya era de que llegase la guerra, para resucitar en Francia la dimensión del ideal y de lo divino”

“Pese al duelo y al luto, felices las familias cuya sangre se vierte por la patria”

Ez dira, inolaz ere, komiki honetako protagonisten hitzak. Rabillot jeneralak gerra hasierako berotuan esandako hauek iraingarriak dira edota ez dute zentzurik komikiko soldadu frantsesentzat, ideala eta jainkotiarra jeneral honentzat heriotza, gosea edo arratoiz betetako lubaki ustelduak ez badira.


 Izan ere, soldadu hauen begiradak ez baitu gerra hasierako sugarrarekin itsutzen zirenekin zerikusirik. Aurrerapena, aberria, industrializazioa… “¡Cerdos, cerdos, montón de basura! ¡Miserables! ¡Mierda para el ejército! ¡FRANCIA, VETE A TOMAR POR CULO!” Horratx lehen lerroan borrokatzera kondenatua den soldaduaren erantzuna.


                Komiki hau irakurtzea minutu pare batez lubakira jaistea bezalakoa da. Arraioa, inor gutxiri gomendatzeko modukoa. Hotza, euria, sukarra, ezin lokartua, gaixotasunak, nekea eta, nonahi, soldadu guztiak lotzen dituen kate-begia: heriotza. Patu puta.

                Tardiren lan bat lehen aldiz goizeko 6ak aldera izan nuen eskuartean, Richelieu-ko barmanaren etxera joateko parada izan nuen gau batean. Voyage au bout de la nuit-ren edizio berezi ilustratuaren bidez izan zen. Por ahí van los tiros.

Aucun commentaire:

Enregistrer un commentaire