Bukowski jendeari hainbeste gustatzearen arrazoietako bat literatura desakralizatzeko duen gaitasuna izan daiteke. Literaturak eta liburuek, mendeetan jakintzaren gordeleku eta transmisore lana izan dutelako ziur aski, beste arteek ez bezalako aura eta prestigio bat dute oraindik. A. Lertxundiren iritziz, sakralizazio hau ez da inolaz ere komenigarria: literatura doktrina edo arau sorta bat bihurtzeko arriskua dago alde batetik, eta sakralizatzen den orok jendea uxatzea omen dakar bestetik.
Izan ere, ezinezkoa dirudiena erraz egiten zuen Bukowskik. Urtero hirurehun ajetik gora pasata idatzi, adibidez, edota rock taldeak telonero dituzten poesia-errezitaldietatik onik atera. Emakumeak, alkohola, zaldi-karrerak, boxeoa, idazmakina eta musika klasikoa maite dituen idazle honek ez dakit zehazki zer duen (bere tamainako forma eta estiloa? Zintzotasuna? Maitasun egarria? Oinazea?), baina bere idazkiek jende asko erakartzeko indarra dute oraindik ere.
80 urteetara iristea falta izan zitzaion, gaztetxo batekin larrua jo eta heriotzari barre egiteko…
Aucun commentaire:
Enregistrer un commentaire