Kontuz, lagunak. Nire beste legen frankofiliko bat.
Les quatre cents coups (euskarara, hitzez hitz, "laurehun kolpeak" bezala itzul genezakeena edo, faire les quatre cents coups erranaren kasuan "erokeria asko egitea" litzatekeena) ikusi nuen atzo, Nouvelle vague -ak ("Olatu berriak") eman zuen filmik laudatuenetariko bat.
Asko gustatu zitzaidan. Aipatu berri dudan Rompepistas -en estilokoa da. Moldatu ezinari eta errebeldiari buruzko artelana da, eta bereziki autoritarismoaren aurkakoa.
Zaila da aukeratzea, baina pare bat eszena jarriko ditut hemen, ikustera animatuko zaretelakoan. Txanogorritxurena, lehenengoa:
Eta bigarrena, filmeko azken eszena, ihes betearen amaiera, Centre d'observation-etik (bidenabar, a ze eufemismoa) lehen aldiz ikusten duen itsasoraino eramango duena protagonista:
Aucun commentaire:
Enregistrer un commentaire