mardi 26 juin 2012

LAU BEGIRADA KANTA BERBERARI: ALL OF ME

Oraingoan Geral Marks eta Symour Simons-ek 1931an konposatutako "All of me" ekarri dut, lau talde edo kantari ezberdinen ahotsetan: Billie Holiday, The Blue Diamonds, NOFX eta, azkenik, kanta hau ezagutarazi zidan Woody Allenen "Sweet and Lowdown" pelikulako soinu-bandan.

 







All of me
Why not take all of me
Can't you see
I'm no good without you
Take my lips
I want to loose them
Take my arms
I'll never use them
Your good-bye
Left me with eyes that cry
How can I
Go on dear without you
You took the part
That once was my heart
So why not take
All of me?


All of me
Why not take all of me
Can't you see
I'm no good without you
Take my lips
I want to loose them
Take my arms
I'll never use them
Your good-bye
Left me with eyes that cry
How can I
Go on dear without you
You took the best
So why not take the rest
Baby, take all of me

samedi 23 juin 2012

LES ANNÉES SPOUTNIK (Baru)



Les années Spoutnik –ek Baru komikigile frantsesaren (Hervé Baruléa benetako izenez, 1947) lau lan biltzen ditu: Le penalty (1999), C’est moi le chef (2000), Bip, bip! (2002), eta Bonconards Têtes-de-lard! (2002). Lorraine inguruko langile herri batean bizi den 10 urteko Igor-en abenturak ditu ardatz. 1957an dago kokatua, eta nabari da Baru bere saltsan dagoela: inmigranteen bizitza nolakoa zen kontatzen digu, langile herrietako giroa eta garaiko haurtzaroa (futbol partidak, kuadrilen arteko borrokak, gezi eta arkuekin indiotara jolastuz egindako gerrak, mendian gora eta beherako ibilerak, patioko abenturak…).
Ez zaio bizitasunik eta umorerik falta, eta lau komiki nahikoak zaizkio langile belaunaldi oso baten heziketa sentimentala zirriborratzeko, langileen greba eta poliziaren kontrako borrokak eta guzti! De Gaulle-en, partidu komunista indartsu baten, langile italiarren, Algeriako independentzia gerraren… Frantzia zen hura.
Harrigarriena eta txalogarriena ume baten begirada eta lagunen arteko hizkuntza azaltzeko Baruk erakutsi duen gaitasuna da. Berrogeita hamar urte atzerako Frantziara bidaiatzeko txartelik merkeen eta dibertigarriena da Les années Spoutnik hau, dudarik gabe!