mardi 26 juin 2012

LAU BEGIRADA KANTA BERBERARI: ALL OF ME

Oraingoan Geral Marks eta Symour Simons-ek 1931an konposatutako "All of me" ekarri dut, lau talde edo kantari ezberdinen ahotsetan: Billie Holiday, The Blue Diamonds, NOFX eta, azkenik, kanta hau ezagutarazi zidan Woody Allenen "Sweet and Lowdown" pelikulako soinu-bandan.

 







All of me
Why not take all of me
Can't you see
I'm no good without you
Take my lips
I want to loose them
Take my arms
I'll never use them
Your good-bye
Left me with eyes that cry
How can I
Go on dear without you
You took the part
That once was my heart
So why not take
All of me?


All of me
Why not take all of me
Can't you see
I'm no good without you
Take my lips
I want to loose them
Take my arms
I'll never use them
Your good-bye
Left me with eyes that cry
How can I
Go on dear without you
You took the best
So why not take the rest
Baby, take all of me

samedi 23 juin 2012

LES ANNÉES SPOUTNIK (Baru)



Les années Spoutnik –ek Baru komikigile frantsesaren (Hervé Baruléa benetako izenez, 1947) lau lan biltzen ditu: Le penalty (1999), C’est moi le chef (2000), Bip, bip! (2002), eta Bonconards Têtes-de-lard! (2002). Lorraine inguruko langile herri batean bizi den 10 urteko Igor-en abenturak ditu ardatz. 1957an dago kokatua, eta nabari da Baru bere saltsan dagoela: inmigranteen bizitza nolakoa zen kontatzen digu, langile herrietako giroa eta garaiko haurtzaroa (futbol partidak, kuadrilen arteko borrokak, gezi eta arkuekin indiotara jolastuz egindako gerrak, mendian gora eta beherako ibilerak, patioko abenturak…).
Ez zaio bizitasunik eta umorerik falta, eta lau komiki nahikoak zaizkio langile belaunaldi oso baten heziketa sentimentala zirriborratzeko, langileen greba eta poliziaren kontrako borrokak eta guzti! De Gaulle-en, partidu komunista indartsu baten, langile italiarren, Algeriako independentzia gerraren… Frantzia zen hura.
Harrigarriena eta txalogarriena ume baten begirada eta lagunen arteko hizkuntza azaltzeko Baruk erakutsi duen gaitasuna da. Berrogeita hamar urte atzerako Frantziara bidaiatzeko txartelik merkeen eta dibertigarriena da Les années Spoutnik hau, dudarik gabe!


mardi 20 mars 2012

RAFAEL CHIRBES-EN LOS VIEJOS AMIGOS

Inoiz ezkonduko ez zirela esan eta koadrilan aldarera igotzen lehenak izan direnak; 60. hamarkadan E.T.A.-n militatu eta gaur egun eskuin muturrak txalotzen dituenak; punk edo hippy izan eta udaltzain bukatu dutenak; edota Rafael Chirbes-en Los viejos amigos nobelan bezala, 70. hamarkada hasieran biolentziaren hautua egin zuen zelula komunista bateko kideak izan eta gaur egun konstruktore, idazle frakasatu, publizitario, irakasle, disko-etxe bateko promotore… direnak. Zelula disolbatu ondoren, ze bidetatik eraman du bakoitza bizitzak? Ze puntura arte mantendu du koherentzia bakoitzak?
 Iraultza helburu zuten kamaradak izatetik, lagun eta etsai zahar izatera pasa diren taldekideak hogeita hamar urte beranduago Madrilgo restaurant baten mahai inguruan elkartzen dira, aspaldiko lagunak berriz ere ikusteko afari baten aitzakian. Non dira orain dela hogeita hamar urte elkar hain estu batu zituen maitasun-loturak?
Gaur egunari aurre egiteko, iraganaren zein bertsio asmatu du bakoitzak? Norainokoa da izan ginenari egindako traizioa?
Pertsonaia bakoitzaren ahotik irakurtzeko aukera izango dugu bakoitzaren ibilbidea, bakoitzaren herra eta ezinikusiak, bakoitzaren frustrazio eta desira galduak.
Ez dago konplazentziarako astirik; nobela honek askoz ere gehiago du suntsipenetik, hipokresiatik, traiziotik. Dena gainbehera datorrenaren sentsazioa utzi dit. Ez dago esperantzarako zirrikiturik. Bizitza zer den…

P.d.: …eta post hau amaitzeko… Loquilloren kanta!

Cuando pienso en los viejos amigos

Cuando pienso en los viejos amigos que se han ido
de mi vida, pactando con terribles mujeres
que alimentan su miedo y los cubren de hijos
para tenerlos cerca, controlados e inermes.

Cuando pienso en los viejos amigos que se fueron
al país de la muerte, sin viaje de vuelta,
sólo porque buscaron el placer en los cuerpos
y el olvido en las drogas que alivian la tristeza.

Cuando pienso en los viejos amigos que, en el fondo
del mar de la memoria, me ofrecieron un día
la extraña sensación de no sentirme solo
y la complicidad de una franca sonrisa…

Luis Alberto de Cuenca

JIRO TANIGUCHI: BARRIO LEJANO


Zenbat aldiz entzun ote dut “Zer egingo ote nian nik orain dakidanarekin berriz ere 14 urte izango banizkik” galdera…
Ba erantzun ederra eman dio Jiro Taniguchi-k Barri Lejano komikian.


DESEO DE SER PUNK EDOTA BAKOITZAREN MUSIKAREN BILAKETA


            “Creo que tener dieciséis años, llamarse Martina y no haber tenido música es un asqueroso desastre. Porque si la hubiera tenido sentiría que pertenezco a algún sitio, supongo”.
            Musikak identitatearen zati handi bat osatzen digu batzuoi, eta Martina geureetakoa da. Eraikuntza horretako adreiluak, banan bana jarriak, izan daitezke Beethoven eta Schubert, Hertzainak eta RIP, The Clash eta Madness, Toots and the Maytals eta Tiken Yah Fakoly, David Bisbal eta Rihanna… Nik zer dakit! Horretan dabil behintzat Martina, bere gaztetasunaren -mila zatitan hautsitako edalontzi hori- zati bana hartu eta kantuz kantu itsasten.
            Aurrez hemen aipatutako Rompepistas-en talde berekoa da, dudarik gabe, Deseo de ser punk. Adoleszentea, gogorra, soinu banda propioa duena, eta oroitzen dudanaren arabera aurrekoa baina ilunxeagoa agian.
 “Interrumpo la emisión para subir el volumen de vuestros receptores y que nuestra angustia os entre por las orejas”

Woody Allen-en filmografiari errepaso bat ematen:


Ze txarra iruditu zaidan esklerosiak jotako “Todo lo que usted quería saber sobre el sexo, pero temía preguntar”! Azkenekoekin, aldiz, dezente dibertitu naiz: Un final made in Hollywood, La rosa púrpura del Cairo, La maldición del escorpión de Jade, Acordes y desacuerdos…
 Baina, oroiz gain, gehien gustatu zaidana bere azkenetako pelikulen soinu banda da. Django Reinhard eta 1920-1930 hamarkadetako jazz aukeraketa aparta iruditu zait…