dimanche 3 avril 2011

TIROIDEA

Igor Kostin-en Txernobili buruzko testigantza paregabea irakurtzeko parada izan zuen atzo arratsaldean: CHERNÓBIL, CONFESIONES DE UN REPORTERO.

Beranduxeago, kuadrilarekin asteroko futbol eta garagardo dosia hartzera joan zenean, izugarri kostatu zitzaion zerbeza eztarrian behera bultzatzea. Trago bakoitzean alkoholak tiroidea urratzen zionaren sentsazio jasanezina zuen.

Zorionez, Etxeberriako komun klaustrofobikoetan brastakoan botatako txahalak askatu zion eztarriko korapiloa.

mercredi 30 mars 2011

mardi 29 mars 2011

HAIKU (IX)

Ikusi nuen
Klasera nindoala
Tirokatua.

Tirokatua,
Lurrean odolusten.
Ni aldiz, klasera.

lundi 28 mars 2011

mercredi 23 mars 2011

Have you ever see the rain


Madrildik bueltan, Iker-en gustu musikalaz zeharo kontajiatuta, Creedence clearwater revival entzuteari ezin diot utzi.