dimanche 12 décembre 2010

IMANA


Imana: Islama eta magnetismoa misteriotsuki lotzen dituen hitza.

mercredi 8 décembre 2010

ETORKIZUNEKO ATXILOKETETAN


Gure ahotsaren energia uhin bidez zabaltzen da, eta uhin bihurtutako hitz bakoitzak bibratzen jarraitzen du, urte luzez, mila urtez.
Hemendik mila urtera, agian, gure ondorengoak orain hautemanezinak iruditzen zaizkigun bibrazio horiek dekodifikatzeko, hau da, urtez urte milioika hitzez nahastutako ehun bola askatzeko, gai izango dira. Eta agian urte luze horietan guztietan esan direnak, baita guk baino lehenago izan direnek esan izan dituztenak ere, bereizteko gai izango dira.
Gizakiok esan dugun oro bereizteko gai izango dira, jakintza guztia eurena izango da; uhinaren kokapenaren, anplitudearen eta frekuentziaren arabera hitz hori esandako unea eta lekua definitzea posible izango da. Imajina ezazue: gaur gauean maitaleari belarrira xuxurlatzen diozuena erregistratua geratuko da.
Ahoskatzen dugun eta ahoskatua izan den sekretu ororen jabe izango dira. Ahoz esandakoak idatzitakoaren pisu berbera izango du aurrerantzean eta poliziek, etxeko atea zartatu eta pistola buruan duzula esnatzen zaituztenean, pistolez gain uhin detektoreak sartuko dituzte etxera, bertan esan izan den oro grabatzeko.


mardi 7 décembre 2010

MONKEY 23




There's a monkey on my back
Makes me talk like that

Ipuin bat gogorarazten dit. Ez dakit titulua, oroitzen dudan bakarra da tximu batek pistola bat zuela eskuan.

Hori eta Romain Duris, gauez Parisko kaleetatik gidatzen.

ANJEL LERTXUNDI: ESKARMENTUAREN PAPERAK

Irakurle profesional baten bibliografia iruzkindua. Ñam.

BUKOWSKI: WOMEN



                Bukowski jendeari hainbeste gustatzearen arrazoietako bat literatura desakralizatzeko duen gaitasuna izan daiteke. Literaturak eta liburuek, mendeetan jakintzaren gordeleku eta transmisore lana izan dutelako ziur aski, beste arteek ez bezalako aura eta prestigio bat dute oraindik. A. Lertxundiren iritziz, sakralizazio hau ez da inolaz ere komenigarria: literatura doktrina edo arau sorta bat bihurtzeko arriskua dago alde batetik, eta sakralizatzen den orok jendea uxatzea omen dakar bestetik.
                Izan ere, ezinezkoa dirudiena erraz egiten zuen Bukowskik. Urtero hirurehun ajetik gora pasata idatzi, adibidez, edota rock taldeak telonero dituzten poesia-errezitaldietatik onik atera. Emakumeak, alkohola, zaldi-karrerak, boxeoa, idazmakina eta musika klasikoa maite dituen idazle honek ez dakit zehazki zer duen (bere tamainako forma eta estiloa? Zintzotasuna? Maitasun egarria? Oinazea?), baina bere idazkiek jende asko erakartzeko indarra dute oraindik ere.
80 urteetara iristea falta izan zitzaion, gaztetxo batekin larrua jo eta heriotzari barre egiteko…

dimanche 5 décembre 2010

 

Belfasteko argiak pizterakoan Sehaska kanta jarri zutenean jabetu nintzen.

Oso triste eta hunkituta nago.

jeudi 2 décembre 2010

ULTRA ORANGE & EMMANUELLE: DON'T KISS ME GOODBYE

Bart Le Scaphandre et le Papillon ikusi nuenetik burutik kendu ezin dudan kantua da. Aspaldi da horrelakorik pasatzen ez zitzaidala.



If you close the door just turn off the lights now
the world looks better into the dark


Between the curtains somebody's watching
oh sell me to the moon before it's too late


Don't kiss me goodbye, baby
don't kiss me goodbye, baby, baby, baby


I turn around, seems too much time
those railroad tracks will swallow my mind


Ii try so hard to stop wasting my life
if only i could just make you mine


Don't kiss me goodbye, baby
don't kiss me goodbye, baby, baby, baby


Don't kiss me goodbye, baby, baby
don't kiss me goodbye, baby, baby